Hiruatx
 
Hasiera/ Inicio
 
Mapa Web
AURKEZPENA
HELBURUAK
PROIEKTUAK
FINANTZIAKETA
NOTIZIAK
ARGAZKIAK
KONTAKTUAK
LOTURAK
Rukullakta II - Ekuador (2003-2004)

CAIA kooperatibaren garapena

2000 - 2002 urteak

  • Kooperatiba sortzearen ideia.
    • Rukullaktako egitura sozio-ekonomikoa bultzatuko duena.
    • Kitxua indigenek duten lehenbiziko enpresa (beraiena)
    • CAIA, kitxueraz “bihar”
  • Talde eragilea lanean hasten da.
    • Mundukidek antolatutako Truke-Programan etorri zen David Salazar-ek ideia bultzatu eta lanean hasteko taldea sortzen du.
    • Nondik eta nola hasi aztertzen dute (zer produzitu, nola, merkatua,…)
  • Pentsua eta oilaskoak ekoizteko probak egiten dira.
    • Eskala txikian eta lehen esperientzi bezala.

HIRUATXEK ETA MUNDUZABALEK PROIEKTUA AURRERA ATERATZEKO KONPROMEZUA HARTZEN DUTE.

2003 - 2005 urteak

•  Ekimenaren gauzatzea:

•  Bertako nekazariek ekoiztutako artoa eta txontarekin, arrai, txerri eta oilaskoentzako pentsua egiten da.

•  6 oilotegi eraikitzen dira, guztira 9000 oilaskoen hazkuntzarako kapazidadea dutenak.

•  Salmentak eta diru-sarrera propioak. Batazbeste:

2.000 oilasko, 6.800 $- hilean

15.000 kilo pentsu, 4.950 $

Kopuru txikiak baina jauzi kualitatibo handia.

2005 - 200… urteak

• Aktibitate ekonomikoa sortzen duten bi ekimen martxan daude: oilaskoak eta pentsuak.

•  Beraien ekimenak kudeatzen ikasi duen lan-taldea martxan:

    • 8 pertsona zuzenean lanean.
    • 180 nekazari beraien produktuak saltzen (artoa eta txonta).
    • Mestizo eta kolonoen aurrean, indigenek ere beraien negozioak eta ekonomia sor dezaketenaren sinismena .

• Zailtasunak zailtasun, beraien herria aurrera atera dezakela ikusi du Rukullaktako herriak. Ekimen hauen antzera, beste batzu ere sortzeko gaitasuna dutela ikusten ari dira, kanpoko laguntzarekin (ezagutzan eta hasierako finantzaketan), baina epe ertain edo luze batera beraien kabuz aurrera jarraitzeko asmoz.

 

ESKERRAK BIHOTZEZ ARETXABALETA ETA MARKINAKO HERRIEI, RUKULLAKTAKO KITXUAK AURRERA ATERATZEN LAGUNTZEAGATIK.

ÑUCANCHI ASHKARA PAGRACHUNA MUNANI. YUPAY CHANIK.

[ Atzera]